XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Postulatu hau justifikaturik agertu zen Dirac-en teoria erlatibista-kuantikoan.

Beraz, hidrogeno atomo batetan dagoen elektroia zeharo deskribatzeko, 4 numero behar dira: n, l, m, s; eta energia jakiteko nahiko da bat: n.

Atomoen egitura elektronikoa

Hidrogenoa estudiatuta beste atomoak estudiatzerakoan zailtasun matematikoak handitu egin ziren, problema erresolbitu ezinik geratzen delarik.

Helioak berak ere ez du soluziorik, Schrodinger-en ekuazioko energia potentzialean bi elektroietaz dependitzen duen elkarrakzio bat agertzen baita.

Hala ere, hurbilketa bat egiten da: Atomo guztiek elektroietaz eta nukleo batez osoturik daudenez, elektroiak hidrogenoak dituen maila energetikoetan bezala zailkatuko dira, betetze-ordenamendua Pauli-ren exklusio printzipioa betez.

Pauli-ren exklusio printzipioak zera dio: atomo batetan ezin daitezke bi elektroi lau numero kuantiko berdinekin egon.

Orduan, helio atomoak, bi elektroi ditu eta bi elektroiok hidrogenoantzeko den 1s orbitale batetan egongo dira.

Bi elektroien lau numero kuantikoak hauk dira:

Lehen hiru numeroak 1s orbitalea definitzen dutenez, helioaren egitura 1sampsup2; dela esaten dugu.

Beste atomoetan berdin.